Zita
Hay tres cosas que nunca vuelven atrás: la palabra pronunciada, la fecha lanzada y la oportunidad perdida.
Txinatar atsotitza
Esandako hitzak, iragandako momentuak eta galdutako aukerak. Zenbat aldiz desio izan dugu… hori esan ez banio… hura egin ez banu… proposamena onartu izan banu… Nahi baino gehiago seguruenik nahi izan duzula zeuk ere denboran atzera egin eta bere garaian esandakoa, egindakoa edota egin gabe hura aldatu. Baina pentsa momentu batez, aukera baduzula. Hau da, iraganeko zerbait aldatzeko pribilegioa eman dizutela, hiru horietatik zein hautatuko zenuke? Ze kasu edo esperientzian aplikatuko zenuke?



